XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ENBIDO. Denborapasa eta Hitz gurutzatuak Eskuartean dugu ENBIDO, denborapasa eta hitz gurutzatuak eskaintzen dituen aldizkariaren 5. alea.

ELKAR argitaletxeak plazaratua, aldizkari honek hitzak eta hizkuntz moldeak joko antzera aurkezten ditu.

Jendeak erruz Asko, hagitz kontsumitzen duen produktua izanik, egunkari, astekari nahiz beste maiztasun desberdineko argitalpen gehienetan ere honelako jokoak ikusten dira.

Beraz, hitz-jokoak eguneroko kultur espresioaren osagai bihurtu dira.

ELKAR argitaletxekoek euskarak arlo honetan eskaintzen dituen posibilitate handiei bide egin nahi izan die.

Hasiera ez zen hain erraza izan.

Beste hizkuntzetan ohituta, hitz-jokozale euskaldunari arrotz Ezezaguna gertatu zitzaion hasieran.

Baina ELKARekoen ustez lehen alea argitara eman zuteneko asmo hura neurri handi batean bete da: euskarazko hitz-jokoak ugaldu Ugaritu egin dira azkenaldi honetan euskal argitalpenetan.

Gogoan izan, guk ere J. Elosegik eta L. Manterolak egindako hitz-joko sorta Bilduma polita eskaintzen dugula geure aldizkariaren 40 eta 41. orrialdeetan.

Hauexek berak, J. Elosegi eta L. Manterola, dira ENBIDO aldizkariaren egileak.

Marrazkiak, berriz, A. Olariagak dira eginak. Salneurria, 150 pezeta.

JUSTO MOKOROAREN ESAERA-BILDUMA Ortik eta emendik izeneko bilduma aurki Laister argitaratuko da.

Diru-faltak nonbait orain arte bazterrean egotera behartu zuen.

Baina Labayruren eraginez eta Euskararen Aholku Batzordearen bultzada sutsuz Gartsua, bere gain hartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bilduma honen argitalpena.

EJIE, Eusko Jaurlaritzako Informatika Erakundeak moldatu Eratu, tajutu du inprimategirako.

Dirua, berriz, Kultura Sailak jarri du.

Bakoitzak 1300 orrialde dituen bi liburu marduletan Lodia eskainiko zaigu Aita Mokoroaren lan eskerga Gaitza, handia hau.

Izan ere, euskarazko esamoldeak bildu bakarrik ez ditu egin, sailkatu ere bai, esanahiaren eta gaiaren arabera, erabilgarriagoak gerta daitezen.

Aita Justo Mokoroa tolosarra da jaiotzez.

Euskaltzale jakintsu honen lana guztion mesederako izango delakoan gaude.

ARRASATE EUSKALDUN DEZAGUN ELKARTEAK BIDEO-ZINTAK KALERATU.

1989ko apirilean, hiru egunez, Jose Mari Sánchez Carriónen Un futuro para nuestro pasado liburuaren aurkezpena egin zutenean Arrasaten, grabatu egin zituzten bertan esandako guztiak.

Honela, beraz, egun Gaur, gaur egun kalean daude, VHS sisteman, hiru bideo-zinta.

165. alean Jazten aldizkariaren berri eman genuen.

Aldizkari hura Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak plazaratu zuen.

Lehen zenbakia Jose Mari Sánchez Carrión Txepetxen Un futuro para nuestro pasado liburuari zegoen eskainita oso-osorik.

Beraz, Jazten aldizkariaz gain bideo-zintak dituzte salgai soziolinguistikazaleek.

Dionisio Amundarain, Inaki Larrañaga, Julen Arejolaleiba, Koldo Zuazo, J. A. Irigarai, Txema Larrea eta J. C. Etxegoien dira hizlariak.